XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baina Lyon eta Bordeleko etxe zahar-zaharretan sarri ikusten direnak.

Ate arrunt baten forma dute (orri bakar bateko atearena, ez bikoa), baina beheko erdiak sareta izaten du, eskuentzat helduleku paregabea.

Kasu honetan kontraleihoak gutxienez hiru oin eta erdi dira zabalean.

Etxearen atzeko aldetik ikusi genituenean, erdi irekita zeuden biak, hau da, angelu zuzenean hormarekiko.

Baliteke poliziak, nik neuk bezalaxe, etxearen atzealdea aztertzea; baina, egin bazuten, ferrades horiei angelu horretan begiratzean (eta hala egingo zuten), ez zuten hauteman zabalera handi hori, edota, edonola ere, huts egin zuten behar bezala kontsideratzen.

Izan ere, konbentziturik ezin zitekeela ihesik alde honetatik gertatu, oso azaleko azterketa egitera mugatu ziren, noski.

Niretzat garbi zegoen, ordea, oheburuko leihoari zegokion kontraleihoa hormaren kontra erabat zabalduz gero, bi oinera geldituko zela tximistorratzaren hagatxotik.

Garbi zegoen, halaber, ahalegin oso berezia eginez eta adore handiz, lortu zitekeela hagatxotik leihora sartzea.

Bi oin eta erdi luzatuz (orain demagun kontraleihoa zabal-zabalik zegoela) lapur batek sendo heldu ahal izango zion saretari.

Jaregin orduan hagatxoari, oinak hormaren kontra seguru ipini eta, aurrerantz indartsu salto eginez, pertsiana jirarazi egin zezakeen ixteraino (...)